XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Kontua da erle batek elikadura aurkitu eta erlategira itzultzen denean, halako portaera berezia duela: polena erleei eman eta gero, eta besteek inguratzen dutelarik, dantza egiten du.
Eta hementxe dago komunikazio-ekintza.
Ikusi denez, bi dantza mota dira: batean, halako zirkulu horizontal batzu burutzen ditu erleak, ezker-eskubira lehendabizi eta alderantziz gero.
Bestean, eta sabela astinduz, zortzi baten irudia imitatzen du.
Dantzen ondoren beste erle batek alde egiten du, etorri, polena ekarri eta honek ere dantza egiten du; denbora labur batean, ehundaka erle joan da altxorrera eta bertan bildu.
Horrela, bi dantzak janaria non dagoen erakusten duten egiazko mezu dira.
Dantza bakoitzaren esanahia ere aurkitu da: zirkulutan egiten denak elikadura erlategitik bertan dela adierazten du, ehun bat metrotako erradioan; besteak (
Distantzia irudien zenbakian adierazten da; zenbat eta irudi gutxiago egiten duen erleak
Erleak beraz egiazko mezuak sortu eta ulertzeko gai dira.
Mezu hau gainera konplexua da; hainbat datuz osatua da; leku eta distantzia-erlazioak adierazten ditu; erleek memorian gordetzen dituzte; informazioa komunikatu egiten dute, jokaera semantiko berezien bitartez sinbolizatuz.
Sinbolizazio gaitasuna badute beraz: portaera eta beronek itzultzen duen datuaren arteko egokitasuna komentzionala da.
Eta gainera, baten komunikazioak ekintzara bultzatzen ditu besteak.
Giza mintzairarekiko kidetasunak nabarmenak dira; hauek lirateke:
a) Errealitate jakin bati dagokion zeinu bat formulatu eta ulertzeko gaitasuna,
b) Esperientziaren memoria,
c) Esperientzia hori berezteko ahalmena,
d) Komunikazio-sistema hori talde baten baitan da baliagarri, eta talde horren partaide bakoitzak erabil eta uler lezake.
Erle eta giza mintzairaren arteko aldeak ordea garrantzitsuak dira.
Benvenistek hauek azpimarratzen ditu:
a) Erleen mintzaira ikusmenari dagokio, ez entzumenari.
Nahiz eta diferentzia honek ez dirudien garrantzizko, ondorio nabariak ditu; erleenak ilunpetan ez du balio, adibidez.
Beste diferentziak ordea garrantzitsuagoak dira.
b) Dantzak ez dakar erantzunik, jarrera baizik.
Ez dago erleengan elkarrizketarik: eta hau gizamintzairaren baldintzetako bat da.
Mezua ezin du berresan elikadura ikusi ez duen erleak